Beasain futbol taldea lanean hasi da
Jose Lusi Riberak jarraituko du entrenatzaile. Adiskidantzazko sei partida jokatuko ditu aurre denboraldian; lehenengoa, larunbatean, 11:30ean, Real Sociedad B-ren aurka. Abuztuaren 24an hasiko dur 2019-2020 liga.
Hirugarren Mailako Beasain futbol taldea atzo hasi zen 2019-2020 denboraldia prestatzen, Jose Luis Ribera entrenatzailearen ardurapean. Sei jokalari berri gehitu zaizkio aurten taldeari: etxeko bi jokalari (Ibai Urteaga eta Eneko Cortes), eta Alex Letamendia (Real Unionetik etorria), Jon Arzamendi (Sestao River), Iker Garmendia (Gernika) eta Iker Bastida (Real Sociedad C-k utzia). Beste sei jokalarik utzi dute taldea: Aitor Barbarinek (Ordiziara joan da), Jon Zubeldiak, Beñat Eizagirrek (Real Sociedad C), Iñigo Izagirre, Ion Iturbe, Rafa Hidalgo (Ebro B) eta Eñaut Mendia (Vitoria).
Aurre denboraldiko partidak
Abuztuaren 24an hasiko da 2019-2020 denboraldia, baina aurretik sei adiskidantzazko partida jokatuko ditu Beasainek.
- Uztailaren 20an, Real Sociedad B – Beasain (Zubietan).
- Uztailaren 27an, Alaves B – Beasain (Ibaian).
- Uztailaren 31n, Tolosa – Beasain (Berazubin).
- Abuztuaren 7an, Amorobieta – Beasain (Urritxen).
- Abuztuaren 10ean, Beasain – Lagun Onak (Loinatzen).
- Abuztuaren 17an, Beasaingo – Durangoko Kulturala (Loinatzen).