36ko Gerrako fusilatuei omenaldia egin diete Beasainen
1936ko uztailaren 27an eta ondoren fusilatutakoak izan dituzte gogoan omenaldian, "gau beltza" bezala ezagutzen den gertakarian hildako 35 lagunak.
Egun beltza da uztailaren 27a beasaindarrentzat, aurten bete dira 83 gertakari lazgarri hauek gertatu zirenetik. Egun horretan sartu ziren frankisten eta erreketeen tropak Beasainen; eta hau hartu ondoren, 35 lagun fusilatu zituzten. “Gau beltza” deitu izan zaio gau honi.
Eguraldia dela eta, omenaldia Igartza jauregian burutu da. Bertan, irakurketa taldekoen errezitaldia, bertsoak, musika eta gertatutakoaren azalpenak egon dira. Honen ondoren fusilatuen, eraildakoen eta gerraren zeharkako eraginez hildakoen izen-abizenak irakurri dituzte.
Omenaldiari amaiera Fusilatuen Monumentuan eman zaio. Dantzariak izan dira lehenik, eta bukatzeko lore eta kandela eskaintza egin dute bertan ekitaldiari amaiera emateko.