1936ko uztailaren 27an eta ondoren fusilatutakoak izan dituzte gogoan omenaldian, "gau beltza" bezala ezagutzen den gertakarian hildako 35 lagunak.
Urtero legez aurten ere Santanazaleen esku-dantza egin dute plaza nagusian, 1509tik egiten da ohiko dantza hau. Azkeneko urtean ezkondutako bikoteek hartu dute parte.
Eguraldia ez da arazo izan adin ezberdinetako Ordiziako kuadrillak festei amaiera ematera irtetzeko. Plaza nagusian elkartu dira.