Euripean eman diote hasiera Kuadrillen egunari
Eguraldia ez da arazo izan adin ezberdinetako Ordiziako kuadrillak festei amaiera ematera irtetzeko. Plaza nagusian elkartu dira.
Santanazaleek eman diote hasiera Kuadrillen egunari, azken urtean ezkondutakoek ohiko esku-dantza egin ondoren. 13:00etan txupinazoa bota dute eta orduan hasi da kuadrillen eguna. Eguraldiak asko laguntzen ez zuen arren, Ordiziako kuadrilla ugari elkartu dira plaza nagusian ordu horretarako. Ondoren, banda ezbedinak ibili dira Ordiziako kaleak alaituz.
Arratsaldeko 18:00etan Idoiaga plazan XI. bigantxa-futbol txapelketa egongo da, eta 21:00etan Beti Argi bandarekin kalejira herrian zehar.