Santanazaleen eguna da gaur
Urtero legez aurten ere Santanazaleen esku-dantza egin dute plaza nagusian, 1509tik egiten da ohiko dantza hau. Azkeneko urtean ezkondutako bikoteek hartu dute parte.
Santanazaleen eguna da gaur Ordizian, jaietako egun garrantzitsua. Goizeko 10:00etan hasi dute eguna, Ordiziako Txistularien eskutik Goiz-eresiarekin. Honen ondoren, 11:00etan, Santanazaleen meza izan da Parrokian.
12:00etan hasi da 1509tik egiten den Santanazaleen esku-dantza. Dantza honetan azken urtean ezkondu diren bikoteek hartu dute parte, ohiturei jarraituz. Plaza nagusian egin dute dantza eta herritar asko hurbildu dira bertara dantza ikustera.
Santanazaleek bota dute txupinazoa Kuadrillen egunari hasiera emateko.