San Joan Txiki Eguna ospatuko dute etzi Olaberrian
Umeentzako puzgarri eta apar festa, pilota partidak, afari merienda eta Peio Ospital kantariaren kontzertua izango dituzte, besteak beste.
Ostegun honetan, San Joan Txiki Eguna ospatuko dute Olaberrian. Egun osorako egitaraua antolatu dute; goizean, meza eta hamaiketakoa izango dira. Arratsaldean, umeentzako puzgarriak eta apar festa batetik, eta pilota partidak bestetik. Iluntzean afari-merienda ederra egiteko aukera izango da, baserriko oilasko, pipar eta sagardoarekin. Eta eguna borobiltzeko, Peio Ospital kantari lapurtarrak kontzertua eskainiko du, Mixel Ducau eta Paul Smet musikariek eta Andoni Salamero olerkariak lagunduta.
- 11:00. Meza
- 12:00. Hamaiketakoa
- 15:00-19:00. Haurrentzako puzgarria eta herritar guztientzako urezko txirrista
- 18:00. Pilota partidak:
- Kadeteak: Etxezarreta/Naldaiz – Garrido/Telleria
- Afizionatuak: Senar/Garmendia – Ruiz de Larramendi-Uranga
- 19:00. Apar festa
- 20:30. Euskal baserriko oilaskoa, Gernikako piperrak eta sagardoa txotxetik
- 22:00. Kontzertua: Peio Ospital, Mixel Ducau, Andoni Salamero eta Paul Smet.













