Legazpiko Agorreko Santikutzetako sukaldari lehiaketan izena emateko azken eguna da
Agorreko Santikutzak irailaren 13an hasiko dira Legazpiko erdigunean

Agorreko Santikutzetako sukaldaritza lehiaketan izena emateko azken eguna da gaur. Jaiak irailaren 13tik 15era ospatuko dituzte Legazpiko herrigunean eta, ohi bezala, irailaren 14an, larunbatarekin, sukaldaritza lehiaketa egingo dute; aurtengoa 37. ekitaldia da. Lehiaketan udalerriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte hartu dezakete. Izena kultur etxean eman behar da. Ondoren, parte hartzaileak bildu eta aurtengo platera zein izango den adostuko dute. Bilera irailaren 4an egingo dutee, 18:00etan, kultur etxean. Izena eman ez dutenek ere, bilerara joanez gero, lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.