Arriaranen etzi, argazki ikastaroa eta sari banaketa
Egun osoko festa antolatu du larunbaterako Arriarango Intxaurpe elkarteak argazkigintzaren aitzakian. 12:00etan, argazki ikastaroa izango da Ekaitz Filarmendiarekin eta 14:00etan, bazkaria; ostirala baino lehen eman behar da bazkarirako izena, Intxaurpe elkartean bertan. Arratsaldean, azkenik, 18:00etan, V. argazki lehiaketako sari banaketa egingo da. Saria jasotzeko beharrezkoa da bertan egotea.