Beasaingo Mintzalagunean izena eman daiteke azaroaren 7ra arte
“Lagunartean, euskaraz hitz egin, zure euskara hobetu, edo, asmo horretan dabiltzanei lagundu nahi al diezu? Oraintxe daukazu horretarako aukera: Astean ordubetez hiru lagun elkartu eta praktikatuko duzue”. Horixe da Beasaingo Udal Euskaltegiak Mintzalaguna egitasmoarekin lortu nahi duena. Ezinbestekoa da euskara ikasten ari denak B1 maila izatea, gutxienez.
Azaroaren 7ra arteko epea dago izena emateko, Beasaingo Udal Euskaltegian: 943 02 81 00 – euskaltegia@beasain.eus