Beasain-Tolosa partidua klubari laguntzeko eguna
Larunbatean jokatuko da Hirugarren Mailako gipuzkoarren arteko derbia, 17:00etan, Loinatz futbol zelaian. Sarreren prezioak ondorengoak dira: Sarrera orokorrak 15 euro, bazkideak eta erretiratuak 10 euro, eta bazkide erretiratuak 8 euro.
Larunbatean, 7:00etan jokatuko da Loinaz futbol zelaian 3. mailako gipuzkoar taldeen arteko partidurik interesgarrienetakoa: Beasainek, Tolosa taldearen bisita jasoko du. Hori horrela, eta partidu honek sortuko duten ikusmina dela eta, Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak klubari laguntzeko eguna izendatu du norgehiagoka hau.
Sarrerak beraz, prezio hauetan egongo dira salgai:
– Orokorra 15 euro eta jubilatuek 10 euro -Bazkideak 10 euro eta bazkide jubilatuak 8 euro.
Norgehiagoka estua izango dela espero da. Denboraldiaren hastapenetan bagaude ere Beasainek eta Tolosak 15na puntu dauzkate. “Talde beasaindarra hamargarren postuan aurkitzen da sailkapen-taulan, erdi-erdian beraz. Tolosarrak aldiz hamabosgarrenean. Gertutasunagatik gipuzkoarren arteko derbya bezala izendatu daiteke neurketa”.
Era berean, zuzendaritza taldeak deialdi berezia luzatu nahi diela beasaindar guztiei larunbat honetan, 17:00etan Loinatz udal futbol zelaira joan daitezen taldea animatzera.
Gainerako taldeen partiden karteldegia ondorengoa da: