Indarkeriaren aurkako azken hari matazak egingo dituzte gaur Beasainen
Larunbatean, 11:00etan, hari matazak puskak lotuko dituzte Loinazko San Martin plazan.

Aurten ere, Beasaingo Asmube elkarteak indarkeria matxista salatzeko hari matazak ehundu ditu; gaur dute azkeneko saioa 18:00etan, udaletxeko beheko gelan. Larunbatean, berriz, 12:00etan, aurreko asteetan egindako hari mataza guztiak lotuko dituzte Loinazko San Martin plaza azpian.