Guillermo Lopezek eta Eolo Landinok jaso dituzte Igartza Musika Bekak
Goizean eta arratsaldean aukeraketa entzunaldi irekiak egin dituzte Igartzako jauregian Musikeneko Master eta Gradu ikasleek


Igartza Musika Bekaren entzunaldietan parte hartu duten ikasle eta antolatzaileen talde argazkia. Arg.: Iñaki Gurrutxaga
Guillermo Lopez Canal biolontxole jotzaileak (Aviles, Asturias) eta Eolo Andino Dolez jazz-saxofoi jotzaileak (Gasteiz) jaso dituzte Igartzako Musika Bekak. Lehenak, Master mailako ikasleak, 3.000 euroko beka jaso du, eta bigarrenak, Gradu mailako ikasleak, 2.000 eurokoa. Beka hau jasota, 2020ko martxo-apirilean kontzertu bat egin beharko dute Igartzako jauregian.
Goizean (11:00-13:30) eta arratsaldean (16:30:18:00) emanaldiak egin dituzte Musikeneko 13 ikaslek, eta entzunaldi guztiak adituta, 18:30ean eman dute epaia. Arantxa Gastesik (Beasaingo Udalaren izenean, baina botorik gabe), Damian Martinezek, Sorkunde Idigorasek eta Mari Jose Canok osatu dute epaimahaia.
Partaide guztiei diploma, CD eta oroigarri bana banatu die Beasaingo Udaleko kultura zinegotzi Xabier Matarranzek.