Goizean eta arratsaldean aukeraketa entzunaldi irekiak egin dituzte Igartzako jauregian Musikeneko Master eta Gradu ikasleek
Ordiziako Mujika Odolkiak enpresak irabazi du Tolosako 27. Odolki Lehiaketa, eta Beasaingo Olano harategia izan da bigarren.
Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak jantzi dute txapela ohorezko mailan, eta Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak kadeteetan. Lau pilotariak Lazkaoko Lapke klubean aritzen dira. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu dira gaur Gipuzkoako Txapelketaren finalak.
Euripean eta giro hotzarekin lehiatuko dira mendi lasterkariak. Guztira 33 bikotek osatu dute 6 kilometroko ibilbide gora beheratsua. Josu Urrestarazu idiazabaldarra hirugarren sailkatu da Irati Larrañaga usurbildarrarekin batera, eta lehen bi goierritarrak Maider eta Asier Unanue aramarrak izan dira, laugarren.
Omar Igual irundarrak irabazi du sari nagusia, eta Jone Galparsorok lehen herritarrarena
Kerman Garralda Zubimendi 'Goierriko Hitza' egunkariko kazetariak ondu du 'Goierri 50 urte saskibaloian (1969-2019)' liburua, klubeko hainbat kideren laguntzarekin. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin dute aurkezpena, gaur eguerdian.