Lapkeko pilotariak Gipuzkoako txapeldun, eskuz binaka
Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak jantzi dute txapela ohorezko mailan, eta Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak kadeteetan. Lau pilotariak Lazkaoko Lapke klubean aritzen dira. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu dira gaur Gipuzkoako Txapelketaren finalak.
Zorioneko dago Lazkaoko Lapke pilota kluba. Gaur, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Gipuzkoako Binakako Txapelketaren finalak jokatu dira, eta lau txapelak Goierrin geratu dira. Horietako bi etxe berera joan dira gainera, Zubizarretatarrak anaiak baitira.
Kadeteen mailan, Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak osatutako bikoteak 22-19 irabazi diete Tolosako Amiano-Iztueta bikoari. Meritu handiko txapela izan da, 9-18 galtzen joan baitira.
Maila nagusian, Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak 14an utzi dituzte Hernaniko Exposito eta Lizeaga.
Andoni Lertxundi Gipuzkoako Federazioko presidenteak eta Aritz Ugarte Idiazabalgo zinegotziak eman dizkiete garaikurrak irabazleei.