Bihar, 17:30ean, Igartzako jauregian elkartuko dira Pako Arestiren 'Rosa itzuli da' liburuaz aritzeko. Iban Apaolazaren gutuna irakurriko dute eta Lierni Armendarizen bikoteak solasaldian parte hartuko du.
Beasaingo Irakurle Taldearen azaroko irakurraldia bizikidetzarekin lotutakoa izaten da. Honela, aurten, Pako Aristiren Rosa itzuli da liburua irakurri dute azaroan eta bihar, 17:30ean dute hitzordua liburuaren eta bertan lantzen den gaiaren inguruan solasteko.
Irati Goikoetxea dinamizatzaileak aurreratu duenez, “irakurle taldeak askotan janzten ditu tertulia saioak liburuek lantzen dituzten gaietara hurbiltzen diren testigantzekin. Ostiraleko saioan Beasaingo presoen errealitatea presente izango da, Iban Apaolazak irakurle taldeari idatzitako eskutitz bat irakurriko da eta tertulian Lierni Armendarizen bikoteak parte hartuko du”.
Saioa irekia da irakurle taldeak herritar oro animatzen du parte hartzera.