Gabonetako VI. Jostailu Bilketa egingo dute Seguran
Bihar eta etzi Danon Gelan bilduko dituzte, eta astelehenetik ostiralera, abenduaren 11ra arte, udaletxean.
Segurako Caritasek eta Satorzulo Gaztelekuak elkarlanean antolatuta, Gabonetako VI. Jostailu Bilketa egingo dute Seguran. Gaur eta bihar, Danon Gelan egingo dute bilketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Dena den, abenduaren 11ra arte luzatuko da epea eta astean zehar, udaletxera eraman beharko dira jostailuak astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era bitartean.