Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua egingo dute Beasainen
Gaur eta bihar artean egingo dute, Igartzako jauregian. Goierri Valleyk antolatu du foru aldundiarekin elkarlanean. Biharko jardunaldian talentua hartuko dute ardatz 'Talent day' saioan
Mugikortasunaren eta energiaren etorkizuneko erronkak landuko dituzte Goierriko 19 enpresek Mubizing jardunaldian, Beasaingo Igartzako jauregian, gaur eta bihar. Goierri Valleyk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute jardunaldia. Mugikortasun eta energia sektoreetan dagoen errealitatea eta joera aurreratuenak partekatzea da kongresuaren helburuetako bat, eta horrekin batera, enpresen negozio ereduak egokitzeari buruz hausnartzea.
Bestalde, talentuari begira, Goierri Valleyko enpresek lan merkatuan eskaintzen dituzten aukerak ezagutaraztea, Pertsonen Kudeaketarako departamentuen eta ikasle eta profesional kualifikatuen artean zuzeneko lotura erraztea, eta eskual- deko enpresen eta star-upen eskaintza eta horien teknologiak eta berrikuntzak ezagutaraztea nahi da.
Jardunaldi irekia da, eta gai horretan interesa duen edonork parte har dezake. Hitzaldiez eta mahai inguruez gain, Goierriko puntako 19 enpresen erakusketa jarriko dute: Irizar Group, Ederfil Becker, Jaso Industrial Cranes, CAF, Garabi Group, Transbiaga, Hine Group, Nipon Gases, Ampo, Orkli Group, GH Cranes & Components, Mail Boxes, Ene Energia, Enerdom Consulting, Aizkorpe taldea, Leberri, Ceg Innova, Arrano Talleres Electrodomesticos eta Krea Energia. Horiez gain, In Group eta Ikolan Lanaldi ere ariko dira talentuaren inguruko jardunaldian.
EGITARAUA:
Gaur, ostirala
· 09:30. Ongi etorria..
· 11:00. Mugikortasunaren etorkizuneko erronkak.
· 11:50. CAFen eta Irizar Groupen aurkezpenak.
· 15:00. Energiaren etorkizuneko erronkak. Garabi Groupen aurkezpena eta Nippon Gases, Arrano Talleres eta Hine Groupekin mahai ingurua.
· 16:20. Orkliren aurkezpena eta Krea Energia, Aizkorpe taldea, ENE energia eta Enerdom Consulting-ekin mahai ingurua.Larunbata, talentua ardatz
· 10:00-13:00. Talentuaren kaptazioa eta fidelizazioa Goierrin. Hine Group, ETE bat, Goierri Eskola eta Ikolan Lanaldiarekin mahai ingurua.
· 12:00. Kasu praktikoak GH Olearen eta Eun Groupen aurkezpenekin; ondoren, Goierri Valleyren Ilusion proiektuaren aurkezpena.