Hasi da Mubizing kongresua
Gaur eta bihar, Beasaingo Igartzako jauregian, Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua egiten ari dira Goierri Valleyko 19 enpresa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
Beasaingo Igartzako jauregiak ezohiko irudia hartu Mubizing, Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresuarekin: Goierri Valley osatzen duten 19 enpresek stand-ak jarri dituzte Igartzako jauregiko beheko aldean, mugikortasunean eta energiaren alorrean egiten duten lana erakusteko.
Bigarren solairua, berriz, jardunaldien toki bilakatu dute, foru aldundiak duen estrategia aurkezteko, eta Goierriko enpresek dituzten etorkizuneko erronkak aurkeztu eta partekatzeko.
Goieki, Goierri Valley eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako kongresua da, eta hasiera emateko, Markel Olano diputatu nagusiak, Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak eta Goierri Valleyko Jose Luis Perezek hartu dute hitza. Elkarlanetik erronka berriei emateko garrantzia aipatu dute hitzaldietan.
Gaur eta biharko ekintza ugari antolatu dituzte:
Gaur:
- Mugikortasunaren etorkizuneko erronkak:
- 11:50-13:00: Zein ekarpen egiten dio nire enpresak azken kontsumitzaileari Goierritik? CAFen eta Irizar Groupen aurkezpena.
- Energiaren etorkizuneko erronkak:
- 15:05: Zein ekarpen egiten dio nire enpresak azken kontsumitzaileari Goierritik? . Garabi Groupen aurkezpena eta Nippon Gases, Arrano Talleres Electromecanicos eta Hine Groupen mahai ingurua.
- 16:30: Zein ekarpen egiten dio nire enpresak azken kontsumitzaileari Goierritik? Orkliren aurkezpena eta Krea Energia, Aizkorpe Taldea, Ene Energia eta Enerdom Consultingekin mahai ingurua.
Bihar:
- Talentuaren kaptazioa eta fidelizazioa Goierrin:
- 10:10-11:45:
- Talentuaren egoera Goierrin.
- Lan Merkatuaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta Goierrin In Groupen eskutik.
- Hine Group, Ete bat, Goierri Eskola eta Ikolan Lanaldiarekin mahai ingurua.
- Talentuaren egoera Goierrin.
- 12:00-13:00:
- Kasu praktikoak: GH Olearen eta Eun Groupen aurkezpenak.
- Goierri Valleyren Ilusion proiektuaren aurkezpena.
- 10:10-11:45: