Bibotedunen topaketa egingo dute bihar Ordizian
Movember Moherri Goierri taldearen egitasmoarekin bat egin eta bibotea utzi dutenek bilkura egingo dute, argazkia atera eta poteoa egiteko.
Azaroan zehar ekitaldi ugari egin ditu Movember Moherri Goierri taldeak, gizonei eragiten dien minbiziaren eta gaixotasunen aurrean sentsibilizazioa egiteko. Bibotea da taldearen eta egitasmoaren ezaugarria eta goierritar ugarik utzi dute bibotea hilabete honetan. Bihar, 14:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian, bibotedunen topaketa egingo dute. Taldeko argazkia atera eta poteoa egingo dute jarraian.