Goierriko artisten topaketa hasi da Beasainen
Igartzako jauregian Goierriko 35 artisten artelanak ikus daitezke urtarrilaren 4ra bitartean.

Gaur, iluntzean, Ordiziako musika eskolako bi biolentxelo jotzailaren musikak lagunduta inauguratu dute Igartzan, XVIII. Goierriko Artista Topaketa. Goierriko 35 artista gai eta teknika librean aritu dira, eta hainbat diziplinatako obrekin osatu dute erakusketa: pintura, eskultura, taila edo argazkilaritza.
Erakusketan parte hartu duten artisten zerrenda ondorengoa da: Victor San Juan, Kontxi Simon, Angel Frias, Sergio de la Fuente, Javier Ibañez, Jesus Lopez Zulueta, Uxua Gabarain, Iker Valle, Ramon Paredes, Mila Mendoza, Jokin Telleria, Santi Pelaez, Aitzol Zunzunegi, Mila Garmendia, Peio Goello, Marian Segovia, Patxi Morales, Aitor Merchan, Javier Soto, Floren Manso, Pelex, Eli Agirre, Maider Urretabizkaia, Iker Dorronsoro, Lourdes Losada, Moi Ruiz De Azua, Maria Luisa Gorrortxategi, Maria Consuelo Ortega, Leire Markinez, Fernando Laborde, Enrique Ripa, Eduardo las Heras, Javier Quiros, Sagrario Garces, Itziar Rodriguez eta Jose Miguel Romeroren lanak bilduko dituzte.
Urtarrilaren 4ra arte egongo da erakusketa zabalik.