2019ko Beasain Kirol Sariak banatuko dituzte gaur Igartzan
Emakumezkoen kirolariaren saria Ane Etxezarreta Realeko futbolariak jasoko du eta gizonezkoena Andoitz Bonilla motor gidariak.
Beasaingo Udalak 2019ko Beasain Kirol Sariak banatuko ditu gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian. Emakumezkoen kirolariaren saria Ane Etxezarreta Realeko futbolariak jasoko du eta gizonezkoena Andoitz Bonilla motor gidariak. Erakunde babeslearen saria Barandiaran Zeramikarentzat izango da eta 2019ko kirol jardunaldi onenarena X. Ehunmilak probarentzat.
Horietaz gain, hainbat aipamen sari ere izendatu dituzte: Irati Zubizarreta, Elena Calvillo, Sonia Reyes, Goierri Gorri elkatea, Ordizia Errugbi Taldeko 18 azpikoen taldea, Xabier Martin, Beñat Turrientes, Unai Dorronsoro, Jon Aizpuru, Justo Mujika eta Beti Bizi San Silbestrea 2018.
2019ko Sari Nagusiaren irabazlea eta Beasaingo Udalak ematen duen Ohorezko saria gaur jakinaraziko dituzte.