Beasaingo Udalak ematen duen Ohorezko Beasain saria Gorka Elustondorentzat izan da, eta Ohorezko kirolari ibilbidearena Dani Zabalorentzat.
Eguberrietako erakusleiho lehiaketako sariak ere banatu dituzte: Mirari mertzeria izan da irabazlea, Andreak jantziak bigarrena eta Xalo hirugarrena.
Herritarren boto bidez aukeratu dituzte erakusleihorik dotoreenak. Leire Auzmendik jaso du 300 euroko erosketa bonoa, eta 150eko beste hiru ere banatu dituzte.
Emakumezkoen kirolariaren saria Ane Etxezarreta Realeko futbolariak jasoko du eta gizonezkoena Andoitz Bonilla motor gidariak.
Beasainen, Lazkaon eta Legorretan goizean jokatuko dira San Silbestre lasterketak hilaren 31n; Urretxu-Zumarragan, Legazpin, Zegaman eta Ordizian, arratsaldez.
Jubilatu eta gutxira, Itsas Laguntza Humanitarioa elkartearen deia jaso zuen Josu Beitiak (Legazpi, 1954); Aita Mari itsasontzian mediku bat behar zuten. Baiezkoa eman zuen eta ez da damutu.
EH Bilduk eta Legazpiko Berdeak taldeak kontra bozkatu dute, eta EAJk eta PSE-EEk alde. Iazkoa baino %1,17 handiagoa da datorren urteko udal aurrekontua
Majori kiroldegian 10:00etatik 18:30era lehiatuko dira. Espainiako absolutu mailako 8 txapeldunek hartuko dute parte. Igeriketa egokituak ere lekua izango du
Ordiziako Eguberrietako azokan aitortza bikoitza egin diete abeltzain eta nekazariei. Idiazabalen Alaken artisau azoka egin dute aurrenekoz. Araman eta Legazpin, errefuxiatuentzat jaki eta arropak bildu dituzte.
Bihar, urtarrilak 4, Izaki Gardenak eta Xabier Crehuet ariko dira zuzenean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuko frontoi txikian.
Emakumezkoen lau eta erdiko partida, eta pilotari beteranoen binakakoa jokatuko dituzte; tartean izango dira Xala eta Pascual
Goieniz zine klubak antolatuta, hemezortzi lan aurkeztuko dituzte.
Ane Odriozolak eta Julian Armendarizek Kultura Sariak jaso dituzte. Haztegi Ikastolak jaiotzaren irekiera egin du bere 25. urteurrenean. Duela 200 urteko Legazpi irudikatu dute