Ane Etxezarreta, Beasaingo urteko kirolaria
Beasaingo Udalak ematen duen Ohorezko Beasain saria Gorka Elustondorentzat izan da, eta Ohorezko kirolari ibilbidearena Dani Zabalorentzat.
Beasaingo kirolaren eta kirolarien urteroko gala izan da gaur iluntzean Igartzako jauregian, eta berriz ere txiki geratu da jauregia, herriko kirolariei omen egiteko ekitaldirako. Herritarrek proposatutako hautagaiak aztertu ditu epaimahaiak eta gaur jakinarazi dira saritu guztiak.
Aipamenetatik hasi eta Sari Nagusiraino banan-banan hartu dituzte sariak kirolariek. Saritu gehienak ezagunak baziren ere, 2019ko Sari Nagusiaren irabazlea eta Beasaingo Udalak ematen duen Ohorezko saria gaurko ekitaldian jakinarazi dituzte. Sari Nagusia Ane Etxazarretarentzat izan da eta Ohorezko saria Gorka Elustondo futbolariarentzat eta Dani Zabalo triatletarentzat.
- Emakumezkoen kirolariaren saria: Ane Etxezarreta Realeko futbolaria
- Gizonezkoen kirolariaren saria: Andoitz Bonilla motor gidariak.
- Erakunde babeslearen saria: Barandiaran Zeramika
- 2019ko kirol jardunaldi onena: X. Ehunmilak proba.
- Aipamenak: Irati Zubizarreta, Elena Calvillo, Sonia Reyes, Goierri Gorri elkartea, Ordizia Errugbi Taldeko 18 azpikoen taldea, Xabier Martin, Beñat Turrientes, Unai Dorronsoro, Jon Aizpuru, Justo Mujika, Eneritz Martin eta Beti Bizi San Silbestrea 2018.