Beasaingo Udalak 2019an erretiroa hartu duten merkatariak omendu ditu
Eguberrietako erakusleiho lehiaketako sariak ere banatu dituzte: Mirari mertzeria izan da irabazlea, Andreak jantziak bigarrena eta Xalo hirugarrena.
Beasaingo Udalak omenaldia egin die 2019an erretiroa hartu duten merkatariei, “tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari helduz, egindako lanaren ordainez aitortza” eginez. Kasu honetan, Alzuri argazki dendako Inma Morales, Zubeldia harategiko Iñaki Zubeldia eta Juani Urretabizkaia, eta Julian Mujika harategiko Paki Agirre izan dira omenduak.
Erakusleiho lehiaketa
Ekitaldi berean, Bareak merkatari elkarteak eta udalak antolatutako gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Mirari Mertzeria izan da irabazlea; Andreak jantzi dendak bigarren tokia lortu du eta Xalok hirugarrena.
Erosketa txekeen irabazleak
Herritarrek aukera izan dute erakusleiho gogokoena aukeratzeko, eta botoa eman dutenen artean hiru erosketa txeke zozkatu dituzte:
- Irabazleak:
- Maria Mujika Aiestaran (200 euro)
- Gemma Hernandez (100 euro)
- Pilar Azpia (100 euro).