Beasaingo XIX. film laburren jaialdia izango da gaur Usurbe Antzokian
Goieniz zine klubak antolatuta, hemezortzi lan aurkeztuko dituzte.

Goieniz zine klubak urte amaierako hitzordu berezia du gaur, 20:00etan, Usurbe Antzokian. XIX. Beasaingo film laburren jaialdia. 18 lan aurkeztuko dituzte zuzendariek, bi saiotan banatuta: 20:00etan bederatzi eta 22:00etan beste bederatzi; 4,30 euro balio du sarrerak. 18 filmetatik bi izango dira euskaraz: Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Mateoren ama, eta Ander Iriarteren Emarri.