Idiazabaldarrak San Blas jaiak ospatzen ari dira
Idiazabaldarrak San Blas jaiak ospatzen ari dira, eguraldi bikaina lagun. Saninazioak dirudite. Goizean bola txapelketa, pregoia, axari jaitsiera, ipurdi dantza, erraldoiak, buruhandiak eta goitibehera jaitsiera egon dira. Mozorro eguna izanik, herritar asko mozorrotuta atera dira kalera.
Pregoia eguneko zentroko langile eta erabiltzaileek irakurri dute. Festa batzordeari eskerrak eman dizkiote beraiez gogoratzeagatik. Eguneko zentroa duela 20 urte ireki zela eta bi hamarkada hauetan oso bizipen politak izan dituztela gogoratu dute. Rosi Mendigain langileak eskerrak eman dizkie langile guztien izenean beraiengan konfidantza azaldu duten adineko pertsonen familiei eta adineko pertsonei. “Maitasun handiarekin lan egiten dugu egunero eta asko betetzen gaitu gure lanak. Horrelaxe jarraituko dugu aurrerantzean ere”. Azken hitzak Benta Txiki Juanitak esan ditu. Herritar guztiei sanblas festa zoriontsuak opa dizkie.
Arratsaldean eta gauean ere makina bat ekitaldi egongo da: