Ekintzaileei ikusgarritasuna emateko kanpaina jarri du martxan Uggasak
Goierri garaiko 20 ekintzailerekin egindako lanketatik abiatu dira. Esperientzia pertsonaletan oinarritutako bideoak dira ardatz. Irudi korporatiboa eta webgunea berritu ditu garapen agentziak
Goierri garaia ekintzailez beteta dago, eta Uggasa garapen agentziak ikusgarritasuna eta merezi duten balioa eman nahi die Urola Garaia Sortzen zerbitzuak abiatu berri duen kanpainarekin. Zenbait ekintzailerekin batera osatutako lanketaren bidez, Goierri garaiko ekintzailetza ezagutzera ematea da helburua.
Bideoak dira kanpainaren ardatz; zazpi asteetan zehar, 20 ekintzailek euren kezka, ardura eta ametsak konpartituko dituzte Uggasaren webgunean eta sare sozialetan ikusgai jarriko dituzten bideoen bitartez.
Hainbat enpresa eredu, ekiteko arrazoi nahiz motibazio, eta ekintzaletza tipologiaren aniztasuna ezagutarazteko balio dute bideoek. Hala, 20 ekintzaile horien artean garatutako proiektuak tarteko, pertsonei edota enpresei zuzendutako ekintzailetza, ekintzailetza berritzailea edo teknologikoa eta ekintzailetza soziala ezagutzeko aukera eskaintzen da.
Irudi korporatibo berria
Goierri garaiko ekintzailetzari ikusgarritasuna emateko kanpainarekin batera, irudi korporatibo berria eta webgune berria aurkeztu du Uggasaa garapen agentziak.
Abian da Urola Garaiko ekintzailetzari ikusgarritasuna eta balioa emateko kanpaina. Eskualdeko zenbait ekintzailerekin batera osatutako lanketak, bizipenak trukatzeko aukera emango digu. 20 ekintzailerekin egon gara dagoeneko eta gehiagorekin egoteko asmoa daukagu! Egin klik estekan bideoa ikusteko.Eskerrik asko GAIN Ongizate Eskolako Larraitz Urrestilla, Ainhoa Larrea, Salto Home Personal Trainingeko Unai eta Jurgi, SamrtLog, Hezi2deko Miren eta Idoia, Bergaretxe Geltokiako Fermin, Joxe Blas eta Garbiñe, Hariztizabal Baserriko Eneko eta Itxaso, Ane Salamero, Azul Gonzalo, Xaloa estetikako ELi eta Alaine, Haritz Uriarte, Rosa Caramelo Eventoseko Joana, Maitane Ormazabal, Oihana Rodriguez, Olga Lasa, Yohana Larraza, Iñigo Sbeltza eta Maider Sudupe.#urolagaraiasortzen #urolagaraiagaratzen #ekintzailetza #urolagaraia #urretxu #zumarraga #legazpi #ezkio
Publicada por UGGASA en Miércoles, 15 de enero de 2020
Enpresa ideiak garatzeko 22 diru laguntza
Zazpigarren urtez, Urola Garaiko Udal Elkartea, Uggasako Urola Garaia Sortzen ekintzailetza zerbitzuaren bitartez, Lanbideko erakunde laguntzaile bihurtu da, eta ekintzaileei zuzendutako diru laguntzak emango ditu. Enpresa ideia bat garatzeko edo martxan jartzeko laguntza behar dutentzako diru laguntzak dira.
Diru laguntza horiek eskuratzeko, Uggasak emango dituen tutoretza saioetara joan beharko dira partaideak. Taldekako formazioa izango da, hiru hilabetekoa, otsailaren 19tik maiatzaren 18ra arte. Besteak beste, negozio ideiaren bideragarritasun plana eta proiektua martxan jartzea landuko dute, Uggasaren aholkularitzarekin.
Programa honen zazpigarren edizioan 22 diru laguntza banatuko dituzte, 12 enpresa ideia bat garatzeko, 1.000 eurokoa bakoitza, eta beste 10 enpresa proiektua martxan jartzeko, 1.500 eurokoak.
Parte hartzeko izena eman behar da Uggasan otsailaren 17ko 14:00ak baino lehenago. Informazio gehiago 943 72 58 31 telefono zenbakian edo aamenabar@uggasa.eus helbidean eska daiteke.