Galder Gaztelu-Urrutiaren 'El hoyo' filma Usurbe Antzokian
Goienizek ostegunean egingo du hurrengo saioa, 21:00etan, Herri Antzokian.
Galder Gaztelu-Urrutia zinema zuzendari bizkaitarraren El Hoyo thrillerra eskainiko du ostegunetan, otsailaren 6an, Goieniz zine klubak, 21:00etan, Usurbe Antzokian. Iaz sari bat baino gehiago eskuratu zituen: Toronton Publikoaren saria, eta Sitges Film festival-ean, Pelikula onenarena, Zuzendari Berri onenarena eta Publikoarena.
Galder Gaztelu-Urrutia Abadiñokoa (Bizkaia) da, eta El hoyo du aurreneko pelikula; Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua, EITBk babestua eta Netflixek erosia.
Sinopsia
Etorkizuna, distopia bat da. Maila bakoitzean bi pertsona. Janariz betetako plataforma bat denentzat.
Fitxa teknikoa
Gidoia: David Desola, Pedro Rivero.
Fotografia: Jon D. Domínguez
Musika: Aranzazu Calleja
Aktoreak: Ivan Massagué, Zorion Egileor, Antonia San Juan, Emilio Buale, Alexandra Masangkay, Eric Goode, Algis Arlauskas, Miriam Martin, Oscar Oliver