Lazkaoko mus kanporaketan Insausti eta Anduaga garaile
Hogei bikotek parte hartu dute Gerriko elkarteko kanporaketan, eta irabazleez gain, beste bi bikote ere sailkatu dira Gipuzkoako finalerako

Euskal Herriko Mus Txapelketako azken kanporaketak jokatu dituzte asteburuan. Lazkaon 20 bikote aritu dira Gerriko elkarteko saioan. Mikel Insausti eta Jakes Anduaga izan dira irabazleak. Haiekin batera, Unai Olasagasti eta Oier Goia bigarren sailkatuak, eta Julen Galparsoro eta Mikel Sainz (hirugarrenak) ere sailkatu dira Gipuzkoako finalerako. Seguran izango dute hurrengo hitzordua, hilaren 29an. Euskal Herriko final nagusia, berriz, martxoaren 14an jokatuko dute, Gopegin (Araba).