Bederatzigarren Nikolas Lekuona argazki lehiaketa abian da Ordizian
Ortzadar Argazki elkarteak antolatu du, udalaren laguntzarekin. Apirilaren 25ean jakinaraziko dute epaimahaiaren erabakia. Maiatzaren 29an egingo dute sari ematea
Abian da, bederatzigarren Nikolas Lekuonaren omenezko argazki lehiaketa. Afizionatua edo profesinala izanda, Euskal Herrian eta Espainian bizi den edornok hartu ahal izango du parte, Ortzadar Argazki Elkartearen lehiaketan. Bakoitzak aurrez saritu gabeko lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Paperean aurkezturiko lanak bakarrik onartuko dira lehiaketan.
Gaiari dagokionez irekia izango da eta zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu daitezke argazkiak. Formatuari dagokionez, tamaina ere librea da. Argazki bakoitzaren atzealdean bere izenburua eta argazkilariaren identifikazioa agertu beharko dira. Argazkiekin batera, behar den bezala betetako inskripzio fitxa aurkeztu beharko da.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 9an itxiko da. Postaz bidalitako argazkientzako, zigilu markaren data hartuko dute aurkezpen data bezala. Epaimahaiaren erabakia, apirilaren 25ean, larunbata, emango dute, Ortzadarren egoitzan, Ordiziako Barrena kultur etxean. Internet bidez, elkartearen webgunean ere jarriko dute egun batzuk lehenago.
Ortzadar Argazki Elkarteak izendatuko ditu epaimahaiko kideak eta argazkigintzan entzutetsuak diren pertsonek osatuko dute. Sarien banaketa, Barrena kultur etxean egingo dute maiatzaren 29an, 19:00etan. Lehiaketan parte hartutako lanen hautaketa bat Barrenan bertan egongo da ikusgai, maiatzaren 29tik ekainaren 12ra arte.
Informazio gehiagorako ortzadarordizia@gmail.com epostara idatzi beharko dute interesa duten guztiek.