Imanol Aldanondo, 2019ko Gipuzkoako errugbi jokalari onena
Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek bihar Altamiran jokatuko duten partidaren aurretik emango diote saria idiazabaldarrari.
Imanol Aldanondo (Idiazabal, 1995) Ampo Ordiziako erdiko jokalaria izan da Afedegi elkartearen iritziz –Gipuzkoako Kirol Federazioen elkartea–, 2019ko Gipuzkoako errugbi jokalari onena. Ampo Ordiziak eta El Salvador taldeak bihar Altamiran, 12:00etan, jokatuko duten norgehiagokaren aurretik emango dio sari hori idiazabaldarrari Juanan San Sebastian Afedegiko presidenteak.