Lakuntza tolosarrak Espainiako errekorra ondu du 100 eskafandra proban, Ane Gonzalez ordiziarra izan da taldeko lehen emakumea podiumera igotzen, hirugarren postuan. Ordiziako Urpekoak "oso pozik" dago aurtengo txapelketa kirol mailarekin eta Majorin izan den giroarekin.
Kalderero txiki eta handien desfilea eta Zozomikoteren atxiloketa irudikatu dute gaur arratsaldean Ordiziako kaskoan. Udalerriko lau eragileri Urrezko Zozomikotea ere eman diete.
Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek bihar Altamiran jokatuko duten partidaren aurretik emango diote saria idiazabaldarrari.
Ruben Zabaleta zegamarrak eta Maialen Izagirre lazkaotarrak, eta Mikel eta Eneko Nazabal anaia zaldibiarrak saritu dituzte rallysprint modalitatean, eta Iban Altuna amezketar ordiziartua Lurgaineko rallyetan. Rallysprint denboraldia Gabirian hasiko da martxoaren 1ean, eta Goierri rallysprinta martxoaren 14an izango da.
Goierriko mus txapelketen artean beteranoena da Zaldibiakoa. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dituzte muslariek.
Oraingoz mendi mataroiko zerrendak soilik argitaratu dituzte, zozketan sartuko direnen eta bakoitzaren aukera kopuruaren berri emanez. Dortsalen zozketa datorren ostiralean, hilaren 21ean, egingo da Zegamako kultur etxean, 18:00etan.
Plaza Nagusian kaldereroen kanpalekua jarriko dute 16:30ean, eta 18:00etan izango da pregoia