Irati Lakuntza eta Oier Irisarri garaile bigarrengoz Ordiziako Hegats Igeriketa Sarian
Lakuntza tolosarrak Espainiako errekorra ondu du 100 eskafandra proban, Ane Gonzalez ordiziarra izan da taldeko lehen emakumea podiumera igotzen, hirugarren postuan. Ordiziako Urpekoak "oso pozik" dago aurtengo txapelketa kirol mailarekin eta Majorin izan den giroarekin.
Bigarren urtez irabazi dute Ordiziako 7. Hegats Igeriketa Saria Irati Lakunza (Igarondo Urpekoak -Tolosa) eta Oier Irisarri (AD San Juan – Iruñea) igerilariek. Aipatzekoa da Lakuntzak Espainiako errekorra ondu duela 100 eskafandra proban, eta Ane Gonzalez (OKEU) izan dela taldeko lehen emakumea podiumera igotzen, hirugarren postuan.
Hamar taldetako 200 igerilarik parte hartu dute Ordiziako Urpekoak klubak antolatu dituen proba desberdinetan, eta “oso pozik” daude ekitaldi honetan lortu diren denborekin eta txapelketaren maila orokorrarekin. “Kirol maila handia izan da”. Horrez gain, Majori kiroldegian “giro polita” izan dela nabarmendu dute, eta harmailak jendez gainezka egon direla.
Emakumeen sailkapena
1. Irati Lakuntza (Igarondo Urpekoak -Tolosa)….. 2.059 puntu
2. Julia Lauge (CE Mediterrani – Bartzelona)………1.807 puntu
3. Ane Gonzalez (OKEU-Ordizia)……………………….1.796 puntu
Gizonezkoan sailkapena
1. Oier Irisarri (AD San Juan – Iruñea)………………1.956 puntu
2. Aras Karakus (Igarondo Urpekoak -Tolosa)…….1.847 puntu
3. Vadin Coselev (AD San Juan – Iruñea)…………..1.748 puntu