Zegama-Aizkorriko aurre izen-emate zerrendak ezagutarazi dituzte
Oraingoz mendi mataroiko zerrendak soilik argitaratu dituzte, zozketan sartuko direnen eta bakoitzaren aukera kopuruaren berri emanez. Dortsalen zozketa datorren ostiralean, hilaren 21ean, egingo da Zegamako kultur etxean, 18:00etan.
Maiatzaren 22tik 24ra jokatuko den Zegama-Aizkorri asteburuko aurre izen-emate zerrendak eman dituzte ezagutzera antolatzaileek. Oraingoz mendi mataroiko zerrendak soilik argitaratu dituzte, zozketan sartuko diren izena eta bakoitzaren aukera kopuruaren berri emanez. Kilometro Bertikalekoak aurrera emango dituzte ezagutzera.
Horrez gain, Zegama Aizkorri mendi maratoirako iada dortsala badutenen beste lau zerrenda ere argitaratu dituzte: Denboraz dortsala duten emakumeena; denboraz dortsala duten gizonezkoena; maratoiko edizio guztiak amaitzeagatik dortsala dutenena; eta azkenik zegamarra izateagatik dortsala dutenena.
Dortsalen zozketa datorren ostiralean, hilaren 21ean, egingo da Zegamako kultur etxean, 18:00etan. Edozein zalantzarako zegama.aizkorri@gmail.com helbidera idatz daiteke. Aldaketak egun horretako 10:00ak arte onartuko dituzte.
ZOZKETA
XIX. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia-> Zozketa aukeren zerrenda
XIX. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA DORTSALDUNAK
Maratoia – Dorsaldunak denboraz emakumezkoak
Maratoia – Dorsaldunak denboraz gizonezkoak