Batukada taldea sortu dute Lazkaon, eta izena eman liteke
LAZKAO // Helduen batukada taldea sortu dute Lazkaon. 11 lagun elkartu dira oraingoz, eta entseatzen ere hasita daude, bi irakaslerekin, Hirigoiengo eskola txikian. Jende gehiagorengana zabaldu dute aukera, eta nahi duena batukadara batu daiteke.













