Itsasondoko Jose Ignazio Arbilla eta Lontxo Arza Gipuzkoako txapeldunorde
Euskal Herriko mus txapelketaren finalaren aurreko GIpuzkoako finala jokatu da gaur Seguran. 118 bikotek hartu dute parte.
Gipuzkoako mus txapeldunordeak dira Itsasondoko Jose Ignazio Arbilla eta Lontxo Arza. Orioko Ibai Esoain eta Jon Ubegun muslari bikotearen aurka galdu dute finala. Lehenengo hiru kanporaketak Baratze pilotalekuan jokatu ari dira eta azkeneko fasea Elorri elkartean jokatu dute 16 bikoteek. Final erdietan, Itsasondo-Zarautz, eta Aia-Orio partidak jokatu dituzte. Azkenerarte iritsi direnak oriotarrak eta itsasondoarrak izan dira.
Gipuzkoako finalean 118 bikotek hartu dute parte; 35 goierritarrak. Eta Euskal Herriko final handirako 32 bikote sailkatu dira.