Maide Garmendia zaldibiarra, Eskolarteko finalerako lehenengo sailkatua
40. Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketa hasi da. Bi zaldibiar ari dira lehian: Maide Garmendia eta Hodei Munduate.
Atzo hasi zen Oñatin (Gipuzkoa) 40. Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketa. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Beñat Mateos Zeberio, Ekain Tolaretxipi Errazti, Maide Garmendia Jauregi,
Naia Arrizabalaga Arrieta eta Oibar Olano Goikoetxea. Maide Garmendia zaldibiarrak puntu gehien bilduta, apirilaren 3an Lasturren jokatuko den lehenengo finalerako txartela lortu du.
Hodei Munduate zaldibiarrak ere hartuko du parte eskolartekoan. Datorren ostiralean, martxoaren 6an, Ikaztegietan ariko da.