Seguran kirolerako guneak itxi dituzte
Futbol zelaia, eskolako patioa, parkea eta Baratze Pilotaleku ondoko kanta itxi ditu. "Pertsona taldeak biltzea ekiditea" da helburua. Martxoaren 22an egitekoa zen XX. Udaberriko Lore eta Landare azoka bertan behera utzi dute.
“Egoera nola doan ikusita”, Segurako Udalak prebentzio neurriak zorroztu ditu. Futbol zelaia, eskolako patioa, parketa eta Baratze Pilotaleku ondoko kantxa itxi dituzte. “Pertsona taldeak biltzea ekiditea” da helburua. “Ea bakoitzak bere aldetik jarrita, birusa geldi araztea lortzen dugun egoera areagotu aurretik”.
Beste neurri batzuk ere hartu ditu, jaurlaritzako Osasun Sailetik egindako gomendioak jarraituz.
- Udal jabetzako eraikinak itxi dituzte, udaletxea eta anbulategia izan ezik: liburutegia, kultur etxea, Baratze Pilotalekua eta gaztelekua.
- Udalak antolatzen dituen ekitaldik guztiak bertan behera geratu dira. Besteak beste, martxoaren 22an egitekoa zen XX. Udaberriko Lore eta Landare azoka.