Iparra-Hegoako errifen zozketa atzeratu egin dute
Iparra-Hegoa elkarteak aste honetan Seguran egitekoa zen 25. Iparra-Hegoa atzeratu du.
Aste honetan egitekoa zen Seguran 25. Iparra-Hegoa jardunaldia. Era berean, ekitaldiak finantzatzeko egiten duten errifen zozketa ere aste honetan egitekoak ziren; zehazki, martxoaren 26an, 27an eta 28an. Xabier Albizuk jakinarazi duenez, eta ONCEko zozketarik ez dagoenez, atzeratu egin dute errifen zozketa ere. Hala ere, txartelak gordetzeko esan du, aurrerago egingo baitute zozketa.
Bestalde, eta egoerak laguntzen badu, 25. Iparra-Hegoa bi zatitan egitekoa asmoa dutela aurreratu dute antolatzaileek. Uda aurretik ekitaldirik xumeenak, eta urrian, “potoloenak”.
Datak aurrez zehaztuko dituzte.