Atzo baino 11 kutsatu gehiago Goierrin, 113 denera
Larunbatean (apirilak 4) iluntzeko 20:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak Goierrin Covid-19 gaitzaz gaixoturik dauden 113 pertsona diagnostikatu ditu, atzo baino 11 gehiago.
Koronabirusaren eraginez, Goierrin guztira 113 herritar gaixotu dira dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez. Atzoko kutsatu kopuruarekin alderatuz, 11 kasu berri daude gaur. Ordizia –3 gehiago–, Beasain –1 gehiago– eta Zumarraga –3 gehiago– dira positibo gehien dituzten herriak. Legazpin bi kasu gehiago daude atzoko datuen aldea, eta Lazkaon eta Idiazabalen bana gehiago.
Zumarragako ospitalean, 19 pertsona daude Covid-19arengatik ondoezik, horietako bat bera ere ez ZIUn. Apirilaren 4ean 2 pazientek jaso zuten sendagiria.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 427 positibo kasu gehiago atzeman dira azkeneko 24 orduetan. Hori horrela, guztira 8628 dira koronabirusak eragindako kaltetuak EAEn; Gipuzkoan 1500, atzo baino 76 positibo gehiago.
Ordizia …………………. 27 (+3)
Beasain ………………… 26 (+1)
Zumarraga ………….… 19 (+3)
Legazpi……….…………. 12 (+2)
Urretxu……..…………… 8 (=)
Legorreta……………….. 5 (=)
Zegama………………….. 5 (=)
Idiazabal ……………..… 2 (+1)
Lazkao…………………… 2 (+1)
Arama …………………… 1 (=)
Ataun ……………………. 1 (=)
Gaintza …………………. 1 (=)
Olaberria ……………….. 1 (=)
Segura …………………… 1 (=)
Itsasondo………………. 1 (=)
Zaldibia ………………… 1 (=)
GOIERRI…………….. 113 (+11)