Azken aldiko igoerarik txikiena izan dute positibo kasuek, bi lagun gehiagorekin
Azken datuen arabera bi positibo kasu berri atzeman dituzte Goierrin. Azken asteetan izan den igoerarik apalena da. Zumarragako ospitalean 19 lagun daude gaitzagatik ingresatuta.
Asteburuko datuetan izandako igoera handiaren ondotik, gaur kopuruek hobera egin dutela esan daiteke, Osasun Sailak argitaratu berri duen txostenak, azken asteetan izandako igoerarik txikiena erakusten baitu. Bi positibo kasu berri atzeman dituzte, bat Zumarragan eta bestea Legazpin, eta denera, 115 dira Covid-19 gaitzak jotako goierritarrak.
Albiste beltzik ere izan da, ordea, Arangoiti adinekoen egoitzan beste bi egoiliar hil direnaren berria zabaldu baita duela minutu gutxi. Zumarragako ospitalean, 19 lagun daude Covid-19arengatik ingresatuta, kasu larririk ez badago ere. Atzotik ez da alta berririk izan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 182 positibo kasu gehiago atzeman dituzte azkeneko 24 orduetan. Hori horrela, guztira 8.810 dira koronabirusak eragindako kaltetuak EAEn; Gipuzkoan berriz, 1.532 dira, atzotik 32 positibo gehiago.
- Ordizia …………………. 27 (=)
- Beasain ………………… 26 (=)
- Zumarraga ………….… 20 (+1)
- Legazpi……….…………. 13 (+1)
- Urretxu……..…………… 8 (=)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Zegama………………….. 5 (=)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Lazkao…………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ataun ……………………. 1 (=)
- Gaintza …………………. 1 (=)
- Itsasondo….……………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- Zaldibia ………………… 1 (=)
- GOIERRI…………….. 115 (+2)