Bertan behera geratu da sega liga
Uztailean Eslovenian jokatzekoa zen munduko sega txapelketa ere ez da jokatuko.
Almitza elkarteak jakinarazi duenez, “ziurgabetasun egoera honetan, maiatzaren 30ean, Nafarroako Basaburua bailaran hastekoa zen sega liga, bertan behera uztea erabaki dugu. Honek ez du esan nahi, egoerak onartuko balu noski, urtea aurrea doan heinean, bestelako ekitaldirik antolatuko ez dugunik”.
Nazioarte mailan ere, uztailean Eslovenian jokatzekotan zen munduko sega txapelketa, ez jokatzea erabaki dute. “Beraz gure nazioarteko hurrengo erronka nagusia, 2021. urtean Eslovenian jokatuko den Europako txapelketa izango da”.