Ortzadarra leihotik leihora margotzeko deia
Lazkaotik iritsi da proposamen berria: "Ortzadarra margotu dezagun gure leihotik zuen leihora". Xabi Mujika eta Amaia Ayalak, Nora eta Gari seme-alabekin batera osatutako proiektua da.
Lazkaotik iritsi da proposamen berria: “Ortzadarra margotu dezagun gure leihotik zuen leihora”. Xabi Mujika eta Amaia Ayalak, Nora eta Gari seme-alabekin batera osatutako proiektua da. Xabi Mujikaren esanetan, “proposamen bat bezala da: umeek abestu eta danborra jo dezaten, eta balkoiak apaintzeko. Ideia horrekin egin dugun abestia da. Ea jendea animatzen den abestera, danborrak jotzera eta balkoiak apaintzera”.
Xabi musikaria da –Kea taldeko musikari ohia– eta Amaia irakaslea da, eta elkarrekin sortu dute musika eta hitzak.