Aurrez aurreko eskoletara itzulera, artean baztertu gabe
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ez du baztertzen oraingoz "etapa kritikoetan" dauden ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzultzea. "Ez dut itxaropenak galdu, baina hori bai, ematen dizkiguten osasun aholkuen arabera hartu beharra daude erabakiak".
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ez du baztertzen oraingoz aurtengo ikasturtea aurrez aurreko eskolak emanez bukatzea. “Ez dut itxaropenak galdu, baina hori bai, ematen dizkiguten osasun aholkuen arabera hartu beharra daude erabakiak”. Hezkuntza saila apirilaren 26aren ondorengo egoera nolakoa izan daitekeen aurreikusten ari da, eta modu mailakatuan itzultzeko aukera ez du baztertzen, batez ere Batxilergoko 2. mailako, Lanbide Heziketako 2. mailako eta DBHko 4. mailakoen kasuan.
“Zenbait etapa kritikoagoak direla ulertzen dugu. Batzuk etaparen bukaera daude, eta titulua lortu behar dute. Beste batzuk selektibitatea, eta irailean unibertsitatera. Kasu bakoitzari aurre nola egin aztertu beharra daukagu, eta ondo zehaztu ikasturtea gainditzeko oinarrizko edukiak zeintzuk diren”. Uriartek ez du data jakinez hitz egin, eta gaineratu du ziurtasunez ezin dela ezer esan, baina maiatzaren erdi aldea eta ekainaren 1a aipatu ditu Gipuzkoako egunkari bati eskaini dion elkarrizketa.