Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 11 egoiliar hil dira Gipuzkoako adineko egoitzetan, tartean Ordiziako San Josekoan, baina ez du datu zehatzik eman. Era berean, gaur arte 21 sendatu direla nabarmendu du.
Aste Santuko prozesiorik ez izan atzo Seguran, eta gaur ere ez da izango. Hala ere, Segurako prozesioaren martxaren doinuak entzun ziren prozesioa hasteko momentuan, eta gaur ere gauza bera egingo dute. Laureano Telleriak (Segura, 1935) iaz 40 urte daramatza prozesioaren antolakuntza taldean, eta urteroko hitzordu hori ezin egiteak sortu dion sentipenei buruz hitz egin du. Elkarrizketa atzo egindakoa da, Telleriak martxaren doinuak etxetik entzun eta ordu erdira.
Alarma egoera apirilaren 26a arte luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak, eta Pedro Sanchezek aurreratu du luzapen gehiago egon daitezkeela. AEBetako kontsultora baten arabera, berriz, ekainaren 1era arte luzatuko da gutxienez.
'Merkatu eta eta azokak irekita nahi ditugu' adierazpenarekin bat egin dute hirurogei eragilek baino gehiagok, Eusko Jaurlaritzak aste honetan hartu duen erabakiarekiko desadostasuna agertzeko.
Zumarragan lau kasu gehiago izan dira, Ordizian eta Beasainen bina gehiago, eta Lazkaon bat. Zumarragako Ospitalean koronabirusak jotako lau eriri sendagiria ematen diete, eta gaur-gaurkoz 14 daude ingresatuta.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ez du baztertzen oraingoz "etapa kritikoetan" dauden ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzultzea. "Ez dut itxaropenak galdu, baina hori bai, ematen dizkiguten osasun aholkuen arabera hartu beharra daude erabakiak".
Igoera hori San Jose egoitzan proba gehiago egin direlako dela baieztatu du udalak, eta "foku hori" dela herriko datuetan eragin zuzena duena.
Euskal Herriko eta Espainiako kulturgileak 48 orduko greba egiten ari dira administrazioek kultura sektoreari laguntzeko neurririk ez dutelako hartu.
'Hemen elkarrekin bizi' izeneko hausnarketa plazaratu du Goierriko Landarlan ingurumen elkarteak. "Izaki kulturalak izateaz gain, lurraren menpeko izaki biologikoak ere bagara".
Joxe Begiristain gure kolaboratzaileak Joxe Bikuñari Ataungo herriak bisurte egunez egin zion aitortza bildu du kronika honetan. Bikuñak berak herritarrei eskainitako hitzak ere jaso ditu, hitzez hitz.
Urretxuko Apain jatetxeko Margarita Arrutik, errezeta eder hau ekarri du: Zankarroiz betetako piperrak