Gaur ez, eta bihar ere ez
Euskal Herriko eta Espainiako kulturgileak 48 orduko greba egiten ari dira administrazioek kultura sektoreari laguntzeko neurririk ez dutelako hartu.
Espainiako Kultura ministro Jose Manuel Rodriguez Uribesek herenegun egindako adierazpenen ondotik, Euskal Herriko eta Espainiako kulturgileak 48 orduko greba deitu dute gaurko eta biharko. Bi egunoetan ez da kultura eskaintzarik egingo sarean.
Koronabirusak eragindako krisialdiaren aurrean Espainiako Gobernuak hartutako neurriei dagokienez, kultura sektoreari laguntzeko neurririk ez dela hartuko azaldu zuen Espainiako kultura ministroak. Horrek haserrea eragin zuen kulturgileen artean, eta Union de Actores y Actrices aktoreen sindikatuak proposatutako greba deialdiarekin bat egin dute kultur arloko hainbat elkartek.
Eusko Jaurlaritza kultura sailburuorde Joxean Muñoz ere ildo bereko neurri bat iragarri zuen Gipuzkoako hedabide bati egindako adierazpenetan. Kulturako laguntzak laguntza orokorretan sartuko dituztela esan zuen, eta hortik aurrera, kultur arloari ere iritsiko zaizkiola espero dutela.
Euskal Herrian ere grebarekin bat egin dute hainbat kulturgilek, eta #ItzalaldiKulturala traola darabilte sarean.