Azken egunetako igoerarik txikiena gaurkoa: 2 positibo gehiago, 172 guztira
Ostiralean (apirilak 10) iluntzeko 20:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak Goierrin Covid-19an positibo eman duten 172 pertsona antzeman ditu, atzo baino 2 gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Goierrin 172 pertsona daude Covid-19 gaitzaz kutsaturik. Atzoko datuekin alderatuz, gaur 2 positibo gehiago bakarrik daude. Aspaldian jasotako daturik itxaropentsuena da ziur asko. Urretxun eta Legorretan pertsona banak eman dute positibo Covid-19 gaitza antzemateko eginiko diagnosian.
Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude ospitaleratuak, horietako bat bera ere ez ZIUn. Atzo bi pertsonek jaso zuten alta.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 10.515ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua, azkeneko 24 orduetan 412 gaixo gehiago zenbatuz. Gipuzkoan, koronabirusa 1.874 pertsonek pairatzen dute gaur, atzo baino 71 gehiagok.
Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 53 (=).
- Beasain ………………… 32 (=).
- Zumarraga ………….… 30 (=)
- Legazpi……….…………. 17 (=)
- Urretxu……..…………… 11 (+1)
- Zegama………………….. 6 (=)
- Legorreta……………….. 6 (+1)
- Lazkao…………………… 4 (=)
- Ataun ……………………. 3 (=)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Mutiloa ………………….. 2 (=)
- Zaldibia ………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Itsasondo….……………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- GOIERRI…………….. 172 (+2)