EiTBk zabaldutako informazioaren arabera, 14 pertsona hil dira dagoeneko azkeneko hilabetean Ordiziako adinekoen egoitzan, horietako 7 koronabirusarekin. Gainera, bertako langileek gaitzari aurre egiteko neurriak berandu iritsi direla salatu dute, zabor poltsekin babesten direla gehituz.
Ez dira San Andres jaiak, baina festen pare, danborrada egin dute ormaiztegiarrek, etxeetako balkoietatik, itxialdiari aurre egiteko.
Ostegun iluntzean hasi zen lurra mugitzen eta kanaleraino heldu da. Ertzaintzaren arabera, 300 metro inguruko lur jausia izan da. Joseba Izagirre Zegama alkatearen esanetan, ez dakite oraindik zerk sortu duen lur mugimendua.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman du aldaketaren berri, koronabirusaren inguruko ohiko agerraldian. Adur Ezenarro Ordiziako alkateak eskerrak eman dizkie, "gure baserritarren kontrako neurri zentzugabeak aldarazten laguntzeagatik, erabaki hau zuen haserrea erakutsi duzuen herritar guztiek lortu duzuelako. Lehen ere eutsi behar genion, eta orain indar handiagoz, aztezkenean ikusiko gara! Erosi bertako ekoizleei!".
Ostiralean (apirilak 10) iluntzeko 20:00ak arte, Eusko Jaurlaritzak Goierrin Covid-19an positibo eman duten 172 pertsona antzeman ditu, atzo baino 2 gehiago.
Maria Redondo (Legazpi, 2000) euskal aktore eta abeslaria Euskal Telebistako Bago!az lehiaketa irabazteagatik eta Go!azen telesailan parte hartzeagatik eman da ezagutzera. Kultura jardueren beheraka dela eta, lan eskaintza gutxiago ditu orain. Hala ere, legazpiarrak beti du zerbait esku artean.
Eusko Jaurlaritzak osasun alarmaren inguruan ezarritako neurri berriak eman ditu ezagutzera, aurrerantzean Ertzaintzak eta Udaltzaingoak jarraitu beharreko irizpideak zehaztuz.
Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zeraingo udalek ekimen bateratua jarri dute martxan, bost herri horietako ekoizleen produktuak zuzenean etxera eramateko.
Lierniako gainean dago Mujika jatetxe ezaguna. Txangurro betearen errezeta dakarkite, egun hauek goxatzeko.