Indarkeria matxistaren biktimek "Maskara-19a" eskatu ahal izango dute
Itxialdia are eta gogorragoa izan daiteke indarkeria matxista pairatzen ari diren edo jasateko arriskuan dauden biktimentzat. Konfinamenduaren eraginez, hainbat emakume erasotzaileekin itxita eta isolatuta egon daitezke. Hori aurre egiteko eta biktimei laguntza eskatzea errazte aldera, Beasain bezalako herrietan “Maskara-19” izeneko ekimena jarri dute martxan.
Herriko farmaziara jo eta botikariari “Maskara-19” esaten badiozu, zuzenean SATEVIko profesionalekin jarriko da harremanetan. Hori horrela, talde espezializatu batek biktimaren egoera aztertuko du. Biktimaren anonimotasuna ez ezik farmaziarena ere beti bermatuko da.
Bestalde, 900 840 111 zenbakira deituz gero, indarkeria matxistaren aurkako arreta zerbitzua jaso ahal izango du biktimak. Larrialdi bat bada Eusko Jaurlaritzak 112 zenbakira deitzea gomendatzen du.