Lur jausi handia izan da Aizkorriren magalean
Ostegun iluntzean hasi zen lurra mugitzen eta kanaleraino heldu da. Ertzaintzaren arabera, 300 metro inguruko lur jausia izan da. Joseba Izagirre Zegama alkatearen esanetan, ez dakite oraindik zerk sortu duen lur mugimendua.
Aizkorri aldetik iritsi da albistea, lur jausi handia izan baita Aizkorriren magalean. Joseba Izagirre Zegamako alkateak jakinarazi duenez, ostegun iluntze aldera hasi zen lurra mugitzen eta kanaleraino iritsi da lurra. Argindarra sortzen Electra Aizkorri enpresa pribatua puskatu du. Oraindik ez dakite zein izan da lur jausiaren arrazoia, eta egoera aztertzen ari dira behar diren neurriak hartzeko.
Ertzaintzak GOIERRIKO HITZAri jakinarazi dionez, ostegunean 19:00ak aldean baserritar batek hots handia entzun zuen, 300 metro inguruko lur jausia izan da. Foru Aldundiko arduradunak lekua aztertzen ari dira. Hasiera batean trenbidean eragina izan zezakeela uste bazuten ere, azkenean ez du arazorik sortu du.